top of page
Txirula mokoduna: txirula honen ahokoak berak zuzentzen du airea alaka baten kontra. Jolearen atzamarrek estaltzen dituzte zuloak soinu ezberdinak lortzeko.
Zeharkako txirula: zeharka ipinita jotzen den tresna honek tutu zilindrikoa du eta giltza sistemaren bidez zuloak estali edo zabaltzen ditu. Jolearen ezpainak arduratzen dira airea zuloaren alakara bialtzeaz. Gaur egun metalez egiten dira. Txirula mokodunaren lekua hartu zuen soinu adierazkor, indartsu eta anitzagoak dituelako.
Piccoloa: zehar txirula txikia da, beraz agudoagoa. Oso musika-tresna bizia da.
Pan txirula: txirula hau luzera ezberdineko tutuez osatuta dago. Musika folklorikoan erabiltzen da gehien bat.
bottom of page