top of page

Klabikordioa: teklaren kontrako muturrean metalezko pieza txiki bat dago eta honek haria kolpekatzen du, soinu goxo baina ahula sortuz. Hariak perpendikularki hedatzen dira eta eskumaldean erresonantzi kutxa txiki bat du.

Zinbaloa: eskuetan hartzen diren bi mailukaz jotzen da. Antzineko musika-tresna da eta gaur egun oso hedatuta dago Hungariako ijituen artean

Pianoa: Mekanismo konplexu baten bidez mailu aske batzuk hariak kolpekatzen dituzte. Bartolomeo Cristoforik asmatu zuen Italian XVII. mende amaieran zinbaloan eta klabikordioan oinarrituz. Bere ezaugarri nagusia, joleak teklak sakatzerakoan, soinuen intentsitatea aukeratu dezakela da eta horregatik "Piano-forte" izena jarri zion. Musika-tresna oso erabilgarria da eta berehala mundu osotik nagusitu zen.

Kolpekatuak

bottom of page