top of page

Klabitzenbaloa: tekla bat sakatzerakoan zi batek zimikatzen du haria. Italian asmatu zen XV. mendean eta Europako musika-tresna  garrantzitsuena izan zen pianoa agertu arte. Intentsitate ezberdineko soinuak ezin ditu egin eta horregatik bi teklatu izaten ditu. Soinu metalikoa du eta apaingarriz beteta agoten da.

Harpa: jadanik Asirian eta Egipton ezagutzen zen. Mota asko daude eta gaur egun Irlanda eta Paraguaiko musika-tresna nazionala da. Harpa modernoa erresonantzi marko handi batez eta tenkatutako 47 hariz osatzen da. Hari batzuk kolorekoak izaten dira jolea orientatzeko. Efektu musikal oso bereziak egin ditzake

Gitarra: musika-tresna hau gaur egun ezagunenetarikoa da. Antzinarotik zeuden antzeko asko eta ziur aski bere jatorria lautearekin lotuta dago.

Lautea: jatorri arabiarra duen musika-tresna hau oso erabilia izan zen Erdi Aroan eta Errenazimentuan. Etxe musika-tresna nagusia izan zen teklatukoak hedatu arte.

Zimikatuak

bottom of page