top of page

Klarinetea: hodi zilindrikoa du, kanpai zabalarekin beheko muturrean. XIX. mendean giltza sistema hobetu zuenetik, orkestrako musika-tresna agilenetarikoa bihurtu zen (biolina eta txirularekin batera). Soinu erregistro oso handia du, eta bere soinua oso expresiboa izan daiteke.

Saxofoia: edo "Saxoa", Adolph Sax-ek asmatu zuen 1840ko hamarkadan. Bere asmoa zan, klarinetearen soinu ezaugarriak metalaren indarragaz batzea. Letoizko hodi konikoa du eta oso erabilia da musika popularrean, big-band musikan eta jazz estiloan.

Musika-tresna hauek orkestrako haize-zurezko familian sartzen dira (alakadun eta mihi bikoitzekoekin batera), nahiz eta saxoa metalez eginda egon.

bottom of page